Martxoa(r)en 08-(e)an, 2018 [12:50 h.]
Donostia Kulturako emakume langileek, nagusiki, bat egiten dute gaurko, martxoaren 8ko, deialdiekin eta, beraz, horrek eragina izango du erakundearen irekiera orduetan zein kultur zerbitzuen eskaintzan.
Gaur azken egunean murgilduta dagoen arte eszenikoen dFERIA jaialdiari dagokionez, parte-hartzaileek erabaki dute emanaldiekin jarraitzea kontzientziazio-lanean eragingo duelako, are gehiago kontuan hartzen badugu ikuskizun horietako batzuek emakumea dutela ardatz.
The Funamviolistas-en Contraescena komediak, adibidez, emakume artistek kontziliaziorako dituzten arazoak jorratzen ditu. Egunean zehar hainbat keinu egongo dira, bai antolakuntzaren aldetik baita Territorio Violetaren aldetik ere beren jaialdia aurkezteko unean, 14:15ean Tabakaleran.
Hauxe da dFERIAk goizeko 11:00etan, prentsaurrekoan, plazaratu duen komunikatua:
"dFERIA 2018k gaurko egunez, martxoak 8, deitutako ekintzak babesten dituela jakinarazten du, salatuz arte eszenikoen eremuan ere emakumeek gizonekiko duten lan- eta soldata-prekaritatea. Era berean, arte eszenikoetan zuzendaritza roletan dagoen kristalezko sabaia salatzen du, baita jendartearen eremu guztietara zabaltzen den emakume eta gizonen arteko benetako desberdintasuna".
"Hala ere, ez ditugu hainbeste oihartzuna duen dFERIA bezalako plataforma baten 'mikrofonoak itzali nahi', uste baitugu jarraitu beharra dugula eszenatokiak berdintasuna lortzeko nahitaezko erreminta gisa erabiltzen".
HARREMANETARAKO:
Kultura Komunikazioa (943 481462)