Albistearen garapena

"musgo – Patri de Blas & Álvaro Corcín" erakusketa irekita Udal Liburutegian

musgo

2018.10.27

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko Euskadi Fantastikoa XIV: musgo – Patri de Blas & Álvaro Corcín / Fantasia & Ilustrazioa erakusketa irekita egongo da urriak 27tik azaroak 17ra Udal Liburutegian (Alderdi Eder).

Patri de Blas eta Álvaro Corcín dira musgo: Iruñeko ilustrazio eta diseinu estudio bat, asmotzat duena apalategiak liburu ilustratuez, ipuinez eta istorioez betetzea, non magia eta fantasia izango diren nagusi.

Erakusketako ilustrazioen bitartez hainbat mundu erakutsiko dizkigute: Pequeños detectives de monstruos, Los Buscaduendes eta Rising for the Throne, besteren artean, eta baita haien irudimenetik sortuak diren fantasiazko beste unibertso batzuetako hainbat ilustrazio ere.

Gazteenei fantasia hurbiltzea lortzen dute musgotik. Hala, lehen aipatutako Pequeños detectives de monstruos (Nosolorol argitaletxea), 3 urtetik gorako haurrentzako rol-joko bat da, non pistak bilatu behar dituzten arazoak sortzen dabilen munstroa non den jakiteko; modu ludiko batean beldurra gainditzen eta emozioak kudeatzen laguntzen duen jokoa.

Edo Los Buscaduendes (Nosolorol), non parte-hartzaileek sorginen eta magoen bi erresumaren artean bizi diren haur batzuk antzezten dituzten, behar dutenei lagunduz eta izaki magikoen artean misterioak argituz.

Rising for the Throne (Txarli Factori) dado eta karta-joko bat da eta bertan jokalariak lehian dabiltza gainerako klanen aurretik tronuaren jabe egiteko. Musgotik diseinatu eta ilustratu dute material grafiko guztia, zaldunak, gerrariak, piztiak eta dragoiak bezalako pertsonaiak irudikatzeko.

Ongi etorri musgoren fantasiazko mundura, goroldioa dagoen leku horietan ‒gazteluak, menhirrak eta baso xarmatuak‒ inguratu egingo baikaitu magiak, oraindik ere gure munduan gerta daitekeen zerbait alegia, fantasiazko izakiekin eta norbaitek taxutzeko zain dauden kondairekin. Hala, gu guztioi erakutsi nahi dizkigute musgotik haiek guztiak.

Araña Araña