Jatorrizko hizkuntzan
Frantzia-AEF. Zuzendaritza: Andrzej Zulawski. Ekoizpena: Marie-Laure Reyre / Oliane Productions, Marianne Productions, Soma Film Produktion. Gidoia: Andrzej Zulawski, Frederic Tuten. Argazkia: Bruno Nuytten. Musika: Andrzej Korzynski. Muntaketa: Marie-Sophie Dubus, Suzanne Lang-Willar. Aktoreak: Isabelle Adjani, Sam Neill, Margit Carstensen, Heinz Bennent, Johanna Hofer, Carl Duering, Shaun Lawton.
Europako fantasiak 80ko urteetan izan zuen pelikularik garrantzitsuenetako bat. Frantziara emigratutako Andrzej Zulawski poloniarrak zuzendu zuen Isabelle Adjani (antzezle onena Cannesen eta urteko Cesar saria) AEFeko Berlinen girotutako istorio kezkarazle honetan. Marc bidaia batetik itzuli da eta oso urduri eta aldatuta aurkitu du bere emazte Anna; ez dirudi bera denik. Aitortu dionez, amodio-kontu bat du eta alde egiten du etxetik. Hala, erotzeko zorian utzi du Marc. Detektibe pribatu bat kontratatzea erabakiko du Annari segitzeko eta haren sekretuaren berri jakiteko.