Z (2019)

Itzuli

Z
Antzoki Zaharra
Ikusi Google Maps-en
Igandea, 2019(e)ko Urriak 27 / 17:00 7,50 € Sarreren salmenta

Kanada. Zuzendaritza: Brandon Christensen. Ekoizpena: Colin Minihan, Kurtis David Harder, Brandon Christensen / Digital Interference, Hadron Films, First Look Ventures. Koprodukzioa: Ben Knechtel, Chris Ball. Gidoia: Brandon Christensen, Colin Minihan. Argazkia: Bradley Stuckel. Musika: Brittany Allen. Muntaketa: Brandon Christensen. Aktoreak: Keegan Connor Tracy, Jett Klyne, Sean Rogerson, Sara Canning, Chandra West, Stephen McHattie. Iraupena: 83 min.

HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: gaztelania

Brandon Christensen da zuzendaria, batere gaizki egin ez zuena 2017ko Still/Born hartan. Eta ez zuen batere gaizki egin gidoia Colin Minihanek egin zuelako, Vicious Brothers-etako batek ‒berealdiko tipoak Grave Encountersen (2011) gidoilari eta zuzendariak‒. Minihanek berak zuzendu zuen bakarka What Keeps You Alive (2018) film hanpatu eta heroikoa eta libretista lanari ekin dio berriro Z honetan, non mutiko protagonistaren irudimenezko laguna ez den azkenean hain irudimenezkoa izango ez eta hain laguna ere. Familia kanadar tipikoenetako baten ‒edo ez hainbeste‒ tolesetan gertatzen da guztia. Jakina, Joshen amari ez dio grazia handirik egiten bere semetxoa gauez jaikitzea horrek, laban handi bat hartze horrek eta laguntxoari sandwich bat prestatze horrek. Jakina, aitatxok dio txorakeriak besterik ez direla.

Araña Araña