Finlandia. Zuzendaritza: Anna Paavilainen. Ekoizpena: Misha Jaari, Mark Lwoff / Bufo. Gidoia: Anna Paavilainen, Laura Birn. Argazkia: Jarmo Kiuru. Musika: Kasperi Laine. Muntaketa: Tuuli Alanärä. Aktoreak: Laura Birn, Rea Mauranen, Tommi Korpela, Lauri Maijala. Iraupena: 20 min.
HIZKUNTZA: finlandiera / AZPITITULUAK: gaztelania, ingelesa
Emakume batek konortea berreskuratu du. Hondartza batean dago, plastikoz bilduta, barruko jantziak eta takoiak jantzita dituela. "Berriro ez!", dio, eta bere etsaiarengana joatea erabakiko du, hari kolpea itzultzera. Emakume bat izango du bidelagun, gizartearen mugetaraino bultzatua izan dena.