COLOR OUT OF SPACE (2019)

Itzuli

Color Out of Space
Antzoki Zaharra
Ikusi Google Maps-en
Asteartea, 2019(e)ko Urriak 29 / 22:00 7,50 € Sarreren salmenta

AEB. Zuzendaritza: Richard Stanley. Ekoizpena: Daniel Noah, Josh Waller, Lisa Whalen, Elijah Wood / SpectreVision, ACE Pictures. Gidoia: Richard Stanley, Scarlett Amaris. Argazkia: Steve Annis. Musika: Colin Stetson. Muntaketa: Brett W. Bachman. Aktoreak: Nicolas Cage, Joely Richardson, Madeleine Arthur, Brendan Meyer, Julian Hilliard, Elliot Knight, Q'orianka Kilcher. Iraupena: 111 min.

HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: gaztelania

Berealdiko titulua. Eta ez bakarrik bera, Cage, Nicolas, dagoelako ‒gure heroi etengabea‒ baizik eta literaturan eta zientzian gehien analizatu izan diren zientzia fikziozko narrazioetako batean inspiratuta dagoelako ere: Colour Out of Space hori, 1927an, orain belauniko! H. P. Lovecraftek idatzia. Irakurri ezazue Internet infinituko zokoetatik eta hala entzungo duzue nola Ammi zaharrak marmaratzen duen: "Meteoritoarekin hasi zen guztia. Lehen ez zen inoiz entzun izan inolako kondairarik eta sorginen garai urrun hartan ere baso haiek ez zuten izuaren erdia ere sorrarazten Miskatonic uharte txikiaren aldean, non entzunaldiak ematen baitituen Deabruak". Kameraren atzean zuzendari legendario bat dago, Richard Stanley, misterioan bildua produktoreek Dr. Moreauren uhartetik eliminatu zutenetik.

Araña Araña