RABID (2019)

Itzuli

Rabid
Antzoki Zaharra
Ikusi Google Maps-en
Asteazkena, 2019(e)ko Urriak 30 / 22:00 7,50 € Sarreren salmenta

Kanada. Direction: Jen Soska, Sylvia Soska. Production: Paul Lalonde, John Vidette, Michael Walker. Screenplay: Jen Soska, Sylvia Soska, John Serge. Photography: Kim Derko. Music: Claude Foisy. Edition: Erin Deck. Cast: Laura Vandervoort, Stephen Huszar, Greg Bryk, Stephen McHattie, Hanneke Talbot. Running time: 107 min.

HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: gaztelania

Nori bururatuko Cronenbergen Rabiden (1977) remake bat egitea, Londresen estreinatu aurretik haiek esan bezala, klasiko bikainak bildutako "pentsamenduaren eta konbertsazioen jarraipen bat besterik ez" izango zena? Bai, haiei bakarrik, jakina, Soska ahizpei! Gure biki faboritoei American Mary (2012) hartatik, grindhouseren Hitch eta Eli Rothen zale porrokatuei. Haiei eta beren aktoresari ‒Saw VIIIeko (2017) Vandervoort‒. Haiei, bai, zin egiten dutenei beren Rabid "neskaren ikuspegitik" filmatu dutela. Ez dabiltza gezurretan, ez. Roseren bitartez kontatzen dute istorioa Jenek, Sylviak eta Laurak, eta Cronenbergek tragedia ipini zuen lekuan amorrua jarri dute haiek. Adi egon eszena kirurgiko bikainari: Dead Ringersen (1988) eragin nabarmena nabari bazaio ere, hain da pertsonala aldi berean.

Araña Araña