AEB. Zuzendaritza: Joe Begos. Ekoizpena: Joe Begos, Josh Ethier, Dora Madison, Graham Skipper, Caroline Metz, Lyle Kanouse, Audrey Wasilewski / Channel 83 Films. Koprodukzioa: Brian Dutton, Matt Mercer. Gidoia: Joe Begos. Argazkia: Mike Testin. Musika: Steve Moore. Muntaketa: Josh Ethier. Aktoreak: Dora Madison, Tru Collins, Jeremy Gardner, Rhys Wakefield, George Wendt. Iraupena: 80 min.
HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: gaztelania
Aurrena De Niroren New Yorkeko festibalak (Tribeca) atzeman zuen, eta gero gainerako guztiak etorri zitzaizkion gainera, haluzinazio banpiriko liluragarria, atzora arte esperimentatu gabeko droga batez piztua, mojo, groove edo xarma ukitu hori falta duzun emakume margolari bat bazara zure maisulana sortzeko beharrezkoa izango duzuna. Pollock odoleztatu antzeko bat bihurtuko zaitu eta bere jarioa, bere drippinga, haur jolas bat besterik ez da izango zure espresionismo abstraktuaren aldean, publizitateak dioen bezala, Noeren eta Ferrararen zinemaren ertzetik dabilen horrena. Soinu banda bortitz, metalero eta krudel batekin, produkzioaren diseinu haluzinagarri batekin eta pertsonaia nagusi zeken/arranditsu batekin, hamarkada honetako pelikuletako bat da. A, ohore eta loria fotografia zuzendariari eta muntatzaileari.