SADAKO (2019)

Itzuli

Sadako
Antzoki Zaharra
Ikusi Google Maps-en
Osteguna, 2019(e)ko Urriak 31 / 19:30 7,50 € Sarreren salmenta

Japonia. Zuzendaritza: Hideo Nakata. Ekoizpena: Shigeo Minakami, Reiko Imayasu, Kimio Hara / Kadokawa Daiei Studio, Twins Japan. Gidoia: Noriaki Sugihara. Argazkia: Takahiro Imai. Musika: Shogo Kaida. Muntaketa: Naoko Aono. Aktoreak: Elaiza Ikeda, Takashi Tsukamoto, Hiroya Shimizu, Renn Kiriyama, Rie Tomosaka, Hitomi Sato. Iraupena: 99 min.

HIZKUNTZA: japoniera / AZPITITULUAK: gaztelania, ingelesa

Bera, Asiako beldurraren mitoetan mito, bueltan etorri da. Eta leku bat egin behar zitzaion Astean. Bera, tunika zuriaren, ile liso beltzaren, aurpegi zurbilaren presentzia, kabuki antzerkiko pertsonaiak bezalaxe. VHS zintak ez dira jada existitzen, eta mugikorrak konputadore txikiak dira orain. Berak, ordea, hor dirau. Aldagaitz. YouTuberen eta liken aroan. Bueltan etorri da eta Hideo Nakatak kontatuko digu bere itzulera. Dark Wateren (2002) Nakata, The Ring (21 urte dagoeneko!) fundazionalaren Nakata izugarri handia. Itzuli egin da. Eta mutil bat dago followerak erakartzeko irrika bizian, bere arreba Mayu amnesia postraumatikoa duen neska bat zaintzen ari den bitartean. Bueltan etorri da Sadako, azkenaurreko bueltan beldur handiari. Eta bai, putzutik irteten da. Eta telebistatik.

Argazkia: © 2019 Sadako Film Partners

Araña Araña