DARLIN' (2019)

Itzuli

Darlin'
Antzoki Zaharra
Ikusi Google Maps-en
Osteguna, 2019(e)ko Urriak 31 / 22:00 7,50 € Sarreren salmenta

AEB. Zuzendaritza: Pollyanna McIntosh. Ekoizpena: Andrew van den Houten / Hood River Entertainment. Gidoia: Pollyanna McIntosh. Argazkia: Halyna Hutchins. Musika: Ali Helnwein. Muntaketa: Julie Garcés. Aktoreak: Lauryn Canny, Pollyanna McIntosh, Bryan Batt, Nora-Jane Noone, Cooper Andrews. Iraupena: 101 min.

HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: gaztelania

Biziki maite dugu Pollyanna McIntosh. Gustuko ditugu emakume eskoziarrak. Horregatik Swintoni diogun miresmen hori. Pollyanna, Anne/Jadis "The Walking Dead"en. Pollyanna, zingirako emakumea The Womanen (2011). Pollyanna, Darlin' honen zuzendaria, basoetako neskatila bati, adiktu izandako moja bati eta norbaitek tripak ahotik erauztea merezi duen apaiz bati buruzko filmarena. Maite ditugu emakume eskoziarrak. Hainbeste gainera. Izugarri. Ausartak, eferbeszenteak, odoltsuak direlako. Eta jende alderdikoiaz inguratzen dakitelako. Adibide bat, Halyna Hutchins, fotografia zuzendaria. Benetan ditugu gustuko neska ilunak, arraro erlazionatzen direnak basoekin, gurutzeekin eta jainkoekin. Haien hilekoaren odolarekin. Kristoren gorputzarekin. Eta Espiritu Santuarekin.

Argazkia: J. M. Stelly © MPI / Hood River Entertainment

Araña Araña