BLOOD MACHINES (2019)

Itzuli

Blood Machines
Antzoki Zaharra
Ikusi Google Maps-en
Ostirala, 2019(e)ko Azaroak 1 / 16:00 7,50 € Sarreren salmenta

Frantzia. Zuzendaritza: Seth Ickerman. Ekoizpena: Frédéric Fiore, Yannick Bossenmeyer, Alexis Perrin / Logical Pictures. Gidoia: Seth Ickerman. Argazkia: Philip Lozano. Musika: Carpenter Brut. Muntaketa: Seth Ickerman. Aktoreak: Elisa Lasowski, Anders Heinrichsen, Christian Erickson, Joëlle Berckmans. Iraupena: 50 min.

HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: gaztelania

Film labur espitoso/galaktiko bat F1 abiaduran dabil webetik: Turbo Killer (2016). Bertan, bere maite desagertuaren arima berreskuratu nahian dabil norbait. Seth Ickerman da zuzendaria eta musika ekoizle fantasmal batek ‒Carpenter Brut‒ inposatutako erritmoan entzuten da. Blood Machinesen 50 minutuak, ustez, film labur horren sekuela erreplikantea dira, eta bi izakik ‒Raphaël Hernandez eta Savitri Joly-Gonfard‒ amildegirantz emandako hurrengo pausoa edozein definizio gainditu eta suntsitzeraino. Haien erdi-metrajeak emakumezko fantasma batean hezurmamitutako adimen artifizial bat hartzen du barnean; blade runnersek jazarria, eta mikro-mezenasgo kanpaina bati esker bakarrik (in)posible izandakoa. Biziki gomendatzen dugu Seth Ickerman Studio-ren weba bisitatzea.

Araña Araña