SESIÓN SALVAJE (2019)

Itzuli

Sesión salvaje
Antzoki Zaharra
Ikusi Google Maps-en
Ostirala, 2019(e)ko Azaroak 1 / 16:00 7,50 € Sarreren salmenta

Espainia-Mexiko. Zuzendaritza: Paco Limón, Julio C. Sánchez. Ekoizpena: Enrique López Lavigne, Enrique Cerezo, Pablo Guisa Koetinger / Apache Films, FlixOlé, Mórbido Films. Ekoizpen elkartua: Video Mercury. Gidoia / Guion / Screenplay: Paco Limón, Julio C. Sánchez. Argazkia: Ernesto Herrero. Musika: Javier Albarrán. Muntaketa: Paco Limón, Nadia Martínez de Marañón. Iraupena: 84 min.

HIZKUNTZA: gaztelania

Iragarki kartelean La noche de Walpurgisen (1971), Navajerosen (1980), Un verano para mataren (1972) edo Supersonic Manen (1979) arrastoak daude. Paco Limónen ‒hari buruz idatzi zutenez "pentsamendu suizidak eta gerrari baten arima" erabiltzen ditu‒ eta Julio César Sánchezen –Scherzo diabólicoren (2015) ekoizle elkartua– pelikula sorginaren trenean bidaiatzea bezala da, 60-80ko urteetako Espainiako zinema kirasdun bezain zoragarri hartatik. Fantabeldurra, western gazpatxoa, etxetik ibiltzeko moduko pornoa eta joan den milurteko bideoklubetatik... Ozores, Grau, Javier Aguirre, Naschy edo Esperanza Roy aparta, biribilketa alai batean nahastuta Álex de la Iglesia, Nacho Vigalondo eta gainerakoekin. Sesión salvajen agertzen ez dena existitu ez delako da. Alcobendaseko festibal adiskide batere izendaezin horretan estreinatu zen bere teaserra.

Araña Araña