EL HOYO (2019)

Itzuli

El hoyo
Antzoki Zaharra
Ikusi Google Maps-en
Larunbata, 2019(e)ko Urriak 26 / 19:30 7,50 € Sarreren salmenta
Agortuta

INAUGURAZIOA

Espainia. Zuzendaritza: Galder Gaztelu-Urrutia. Ekoizpena: Carlos Juárez / Basque Films. Koproduktoreak: David Matamoros, Ángeles Hernández. Koprodukzioa: Mr. Miyagi Films, Plataforma La Película AIE. Gidoia: David Desola, Pedro Rivero. Argazkia: Jon D. Domínguez. Musika: Aranzazu Calleja. Muntaketa: Haritz Zubillaga, Elena Ruiz. Aktoreak: Antonia San Juan, Iván Massagué, Zorion Eguileor, Emilio Buale, Alexandra Masangkay. Iraupena: 93 min.

HIZKUNTZA: gaztelania

Galder. Gaztelu-Urrutia. Abadiñokoa. Berea da El hoyo, aurreneko pelikula Eusko Jaurlaritzak subentzionatua eta EITBk babestua eta Netflixek erosia. Toronton izan zuen erabateko arrakastaren ondoren. Egia esan, SSIFFeko Culinary Zinema sailean inauguratu izan zitekeen; baina hain dira mizkinak han... hobe irensten badugu gure inaugurazioan. Erabateko faisandage pantagrueliko batean. Itxi egin gara (batzuk nahita) eraikin distopiko batean. Zelda (hormigoizkoa) berean gaude gu eta beste nor bait. Maila asko daude. Egon zaitezke 01ean edo 200ean. 1ean bapo jaten da. 64tik aurrera (hor nonbait) hasten da kanibalismoa. Edo autofagia. Pressbookak hau dio: "Hiru pertsona-mota daude: goikoak, behekoak, erortzen direnak". Ordea, faltan daude beren burua botatzen dutenak eta hargatik jaisten direnak.

Araña Araña