LITTLE MONSTERS (2019)

Itzuli

Little Monsters
Antzoki Zaharra
Ikusi Google Maps-en
Larunbata, 2019(e)ko Urriak 26 / 22:15 7,50 € Sarreren salmenta
Agortuta

Australia. Zuzendaritza: Abe Forsythe. Ekoizpena: Jodi Matterson, Bruna Papandrea, Steve Hutensky, Keith Calder, Jess Wu Calder / Made Up Stories, Snoot Entertainment. Gidoia: Abe Forsythe. Argazkia: Lachlan Milne. Musika: Piers Burbrook de Vere. Muntaketa: Drew Thompson. Aktoreak: Lupita Nyong'o, Alexander England, Josh Gad, Diesel La Torraca, Kat Stewart. Iraupena: 94 min.

HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: gaztelania

Astearen kartela jada badugulako ez balitz, hau izan liteke bere irudia: Lupita Nyong'o, erdi jainkosa mexikar/keniarra, 12 Years a Slave (2013) eta Black Panther (2018) filmetakoa, besokorik gabeko elastiko motz batez jantzia eta motxila berde bat (gitarrarekin) bizkarrean daramala, zonbi batzuk ("geldoak" barietatekoak) astintzen eta paldoztatzen diharduena, beren eskubideak defendatzen Austriako basoetatik aske dabiltzanak. Lupita bere lanbidearekin konprometitutako irakaslea da, eta ilara bat ume eraman du Naturatik paseatzera eta La vita è bella (1997) moduan saiatu egiten da haiei kontatzen walking deadak ere txangozaleak direla eta paseatzeagatik, ez dela ezer gertatzen. Hegoaldeko Gales Berrian filmatua, pelikula honek irabazi du dagoeneko Urrezko Belea Bruselan.

Araña Araña