Errusia. Zuzendaritza: Kirill Sokolov. Ekoizpena: Sofiko Kiknavelidze / White Mirror Film Company. Gidoia: Kirill Sokolov. Argazkia: Dmitriy Ulyukaev. Musika: Vadim QP, Sergey Solovyov. Muntaketa: Kirill Sokolov. Aktoreak: Aleksandr Kuznetsov, Vitaliy Khaev, Evgeniya Kregzhde, Mikhail Gorevoy, Elena Shevchenko. Iraupena: 100 min.
HIZKUNTZA: errusiera / AZPITITULUAK: gaztelania, ingelesa
Hollywood Reportereko kritikariaren hitzetan ‒Tallineko gau ilunetako festibalean ikuskatu zuen Estonian‒ erabateko splatterpunk action comedy bat da hau, alajaina! Ez bakarrik odolez eta beste jariakin batzuez zipriztindua, baita ezusteko umore errusiar harrigarriaz ere. Stephen Daltonek azpimarratu bezala, Peckinpah ugari, Morricone ugari, Tarantino ugari, Danny Boyle ugari, Sion Sono ugari (Mostran, Berlinalen eta Sitgesen gurtza egiten zaion poeta japoniarra) dago hemen. Guk gehituko dizkiogu Coen anaien arrastoak eta Dostoievskiren boladak gehi Putinen herrialdeko islak eta talentu handiko (asko gainera) zuzendari bat, dagoeneko New Flesh irabazitakoa Montrealen eta garaipena lortutakoa Lisboan. Neska manipulatzaile bat, diru poltsa bat, txorizo puska bat, bainuontzi bat eta sofa bat daude gidoian.