BULLETS OF JUSTICE (2019)

Itzuli

Bullets of Justice
Antzoki Zaharra
Ikusi Google Maps-en
Larunbata, 2019(e)ko Urriak 26 / 00:30 7,50 € Sarreren salmenta

Kazakhstan-Bulgaria. Zuzendaritza: Valeri Milev. Ekoizpena: Timur Turisbekov. Ekoizpen exekutiboa: Janco Bogdanov, Valeri Milev, Michael Kraetzer, Nicolás Onetti. Ekoizle elkartua: Luciano Onetti. Gidoia: Valeri Milev, Timur Turisbekov. Argazkia: Orlin Ruevski. Musika: Timur Turisbekov. Muntaketa: Boris Tivchev. Aktoreak: Timur Turisbekov, Doroteja Toleva, Danny Trejo, Yana Marinova, Neli Andonova, Askar Turisbekov. Iraupena: 76 min.

HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: gaztelania

Milev bulgariarra da, 150 spot publizitario, 200 bideo musikal egin ditu, eta Re-Kill (2013) film luzean lan egin du: anti-zonbien patruila bati buruzkoa. Berriro dator, erreboltari, zehatzezin, erasora. Garbia da ideia: II. Mundu Gerraren ondoren, Estatu Batuetako Gobernuak proiektu sekretu bat jarri du martxan soldadu perfektu bat sortzeko. Aurrekontuz eskas dabiltza, antza, urde edo txerri DNA erabiltzen baitute helburu hori lortzeko. Army Bacon programa, ja-ki-na, gaizki irtengo da. Hor dugu, ordea, Robert Rodríguezen lehengusu txikia (Danny Trejo, noski) Gizaditik geratzen den arrastoaren biziraupenean laguntzeko ahaleginetan. Hala ere, txerri azalen barrabaskeria honetan agertu bai, baina tarte batez bakarrik agertzen da. A, neskak gerrariak dira eta bibotea dute.

Araña Araña