Gonbidapenarekin
Gonbidapenak: Victoria Eugenia Antzokia (leihatila)
Avengers Iniziatiba ezagutu ostean, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteak Zinemapelmak Iniziatiba sortu zuen. Film bat zuzenean komentatzeko ahalmena zuten superheroien talde bat biltzea eskatu zioten Mikel Pagadiri. Hirugarren urtea da hau eta aurten ere erronka indartsu bat dakar esku artean Zinemapelmak!
Villabona-Ondarroa konexioaz baliatuta, Mikel Pagadi alde batetik eta Ainhoa Etxebarria bestetik (iniziatiba honetan debuta izango du oraingoan). Bien artean eta publikoaren laguntzarekin Robowar (1988) filma komentatuko dute. Bi belaunaldi desberdin film baten bidez bat eginda. Zer gertatuko ote da?
Bildu kemena, indarra eta ongi pasatzeko asmoa, eta zatoz gerlari indartsu, robot arraro eta duela urte asko gure herrietako bideoklubetan ospetsua egin zen film bat ikustera bi hauen iruzkinekin! Zineman pelmada ematera goaz! Dohainik gainera! Aurrera Zinemapelmak!
Robowar (1988)
Italia. Zuzendaritza: Bruno Mattei. Ekoizpena: Franco Gaudenzi. Gidoia: Rossella Drudi. Argazkia: Riccardo Grassetti. Musika: Al Festa. Muntaketa: Daniele Alabiso. Aktoreak: Reb Brown, Catherine Hickland, Massimo Vanni, Romano Puppo, Claudio Fragasso. Iraupena: 105 min.