Erresuma Batua. Zuzendaritza: Robin Hardy. Ekoizpena: Peter Snell / British Lion Film Corporation. Gidoia: Anthony Shaffer. Argazkia: Harry Waxman. Musika: Paul Giovanni. Muntaketa: Eric Boyd-Perkins. Aktoreak: Edward Woodward, Christopher Lee, Britt Ekland, Ingrid Pitt, Diane Cilento. Iraupena: 88 min.
HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: euskara
Neska baten desagerpena ikertzen ari dela, Scotland Yard-eko polizia sarjentu bat Eskoziako hego-mendebaldeko kostara iritsi da, Summerisleko uharte urrunera. Han dela, oztopoak eta zailtasunak besterik ez du aurkituko bere lana aurrera atera ahal izateko, tokiko komunitateak ez baitu gogo handiz hartu. Uhartean zenbat eta denbora gehiago igaro, orduan eta arrotzagoa eta harrigarriagoa irudituko zaio dena. Klasiko bat Britainia Handiko hirurogeita hamarreko beldurrezkoan, eragin handikoa generoan ondoren egindako filmetan; David Pinnerren Ritual aurreneko nobelaren moldaketa, Anthony Shafferrek idatzia eta Robin Hardyk zuzendua ‒oso lan emankorra izan ez zuena, hiru film luze besterik ez‒.