Jainko zaharrak esnatu eta solstizioa odol eske datorrenean. Sorginek beren aztikeriak kantatu eta hizkuntza hilak berpizten direnean. Piztien karnabalak desfilatu eta infernuko koruek eta dantzek beren akelarrea ospatzen dutenean... Folk Horroren ordua da hau. Klasikoetatik hasi ‒The Wicker Man eta The Blood on Satan’s Claw‒ eta arrakasta izan duten oraingo filmetaraino ‒The Witch edo Midsommar‒ fantasiazko eta beldurrezko zinemak antzinako tradizioetara eta folklorearen ondarera jo du gu dardararazteko eta, gizaki modernoak, eszeptikoak eta zibilizatu garela sinestuta, ziurtzat duguna behera botatzeko.
XXI. mendean sartuta berpiztu egin da Folk Horror generoa, eta antzinakoaren itzala proiektatzera etorri da, jabetu gaitezen lehenaldiaren zamaren eta bere jainko odolzaleen pean jarraitzen dugula bizitzen. Paganismoa, sorginkeria, maitagarrien ipuinak, aro ilunak, milaka urteko elezaharrak, paisaia erraustuak eta landako traizioak hor dabiltza beldurrezko zinemaren historian zehar, hainbat adituren ‒Jesús Palacios, Mar Corrales, Adolfo Reneo, Iria Barro Vale, Kim Newman, Antonio José Navarro, Madeleine Watts, Ana Díaz Eiriz eta Rubén Lardín‒ testu gailen eta ausartei esker, antzina-antzinako maskarada batean, non zimena mututik hasi eta generoko produkziorik berrienak ere biltzen diren..
Paul Naschyk Donostiako Beldurrezko Astean ulu egin zuen gauean eten egin zen denbora. Banpiroak oldarka sartu ziren Kontxan, emakume banpiroak rock’n'roll bat dantzatu zuten eta momiek xanpainarekin egin zuen topa. Denak ari ziren ospatzen 2000maniacos fanzinearen zenbaki berezia. Monografiko historiko bat, buru eta ilez otso-gizon zeltiberiarrari eskainia. Hatzaparra zorrotzak, pop pelikulak, odolez orbaindutako ileordeak eta yeyé musika. Ongietorriak munduaren amaierako goatekerik itzelenera.