Fanzineen Gerra legendarioaren laugarren edizioa. Bertan, hainbat argitalpenek zenbaki bereziak ateratzen dituzte Beldurrezko Asteari eskainiak eta lehian aritzen dira Antzoki Zaharreko publikoaren babesa lortzeko. Ubik, Tabakalerako sorkuntza liburutegiko Autoedizio txokoarekin, eta FNACekin elkarlanean.
Prestakuntza tailerra Borja Cresporekin
Fanzineak, eskuz ala makinaz egiten dira? Egia esan, edozein modutan. Nahi duzun eta gogoko duzun bezala. Fanzinea formatu libre bat da, ez du mugarik, eskueran du pertsona geldiezin orok. Folio batzuekin, arkatz batekin, kolarekin eta guraize batzuekin, autoedizioaren iraultza egin dezakezu. Tresna perfektua da esperimentatzeko eta zure lana ezagutzera emateko, analogikoa, digitala edo hibrido zoragarri bat izanda ere. Fanzinea bere nahierara mutatzen da, edo irakurlearen eta sortzailearen nahierara. Egin zeuk bat! Zure etxean, kalean, txokoan, bakardadean edo lagunartean.
Ubik, Tabakalerako sorkuntza liburutegia
urriak 23 / 18:00