Inesa Gaxen eta hil-argien erromeria

hil argien erromeria v2 copiaInaugurazioa (urriak 26)

1609. urtea. Inkisizio Santuak hor jarraitzen du bere Gurutzada krudelean sorginkeria deitzen dioten horren kontra. Inkisidore zitalenen artetik Pierre de Lancre nabarmentzen da: historian geratu da jasota 200 pertsona exekutatu izanagatik. Sorginkeriaz akusatutakoen artean Inesa Gaxen dago, garai hartan 18 urte besterik ez zituen gaztea.

Bere kontra isuritako sorginkeriazko akusazioetako bakoitzaren aurrean berak bere burua defendatu izanagatik geratu da Inesa Gaxen historian jasota. Lancreren misoginia bortitzari erantzuteagatik, hura isilarazi zuen arte. Eta inkisizio sistemaren kontra borroka egiteagatik, sistema bidegabe eta krudel hark berak errugabe deklaratu zuen arte.

Bere historiaren hastapenetatik 410 urte igaro direnean, omenaldi bat egin nahi diogu bihotz-bihotzez… Bera ikonotzat hartuta... Eta blasfemia dosi handi batekin, begiko dugulako deabrua eta gogoko ditugulako arteak eta arimak ilunak direnean. Hori guztia oso estilo folk-pagano batekin... Azken batean, Inkisizio Santuak berak atseginez hartuko zukeen estiloarekin.

Inesaren trena
(Paseo Salamanca / 10:45)

Magiaz edo, TxuTxu trena Sorginaren Trena bihurtuko da Inesa Gaxeni omenaldi bat egiteko. Victoria Eugenian 12:00etan familientzat izango den proiekzioaren aurretik, karakterizatuta datozen aurreneko 50 pertsonek tour bat egiteko pribilejioa izango dute, gure marko paregabetik. Aforoa gehiegizkoa izanez gero, adin txikikoei emango zaie lehentasuna.

Parte hartzeko jarduerak
(Bulevarreko kioskoa / 17:00 – 20:00)

Hilerri kirolak

Beharrezkoa da tradizioak ez galtzea eta gainera familiarekin partekatzea. Horregatik proposatzen ditugu kirol jarduerak aire zabalean, gorputz zatikatuen lurrin freskagarri horrekin. Inoiz ez zen hain dibertigarria izan gorpuak hilobietatik ateratzea!

Hezurra eta mamia

Hilobietatik ateratakoekin jarraitzen dugu; oraingo honetan bizi-bizirik daude, ordea. Urtero bezala, makillaje tailerrak katakonbetako ateak zabaldu eta post-mortem makillajeak proposatzen ditu, bertsio etereoan nahiz fisikoan. Edo gauza bera, fantasmen edo eskeletoen makillajeak.

Ikuskizunak
(Bulevarreko kioskoa / 19:30-20:30)

Arima galduen pelegrinazioa

Erromeria orok behar ditu bere pelegrinak. Eta gurea ez da, ez, desberdina izango. Arima herratuen prozesioa gure ermita efimerora hurbilduko da, Boulevardeko kioskoan eraikitakora. Inesa gurtuko dute bertan, musika zitaleko eta mugimendu adeigabeko erritual arrotz batekin.

Inesari agurra

Bizidunen mundua eta hildakoena banantzen dituen muga zeharkatzean, orduan helduko da abagunea Inesa Gaxenekin berarekin komunikatzeko, hau da, berari babesa eskatzeko. Horretarako, gure inguruko prestigio handieneko igarle, pitonisa eta mediuma: Conchita Tou handia.

dance of the deadThe Dance of The Dead (Efimer) (20:30)

Gogoko duzue festa? Mugitu eskeletoa gurearen erritmoan. Pistatik kanpo geratu nahi izaten duten horietako bat zarete? Desafioa egiten dizuegu heriotzaren dantza hipnotikoan bainu bat jasateko.

+

Makillaje eta eskulanak tailerrea (urriak 31)
(Super Amara Benta Berri / 17:00-20:00)

Inaugurazioko karakterizazio tailerrean parte hartu ezin dutenentzat, bigarren emanaldi bat egingo dugu Antiguako Super Amara-n. Halloween gauerako benetako itxura espektral bat izan nahi baduzu, bertan izango gara zure zain... Bihur zaitez mamu edo eskeleto!

Eta urteko gau beldurgarriaren osagarri perfektu bezala, maskara-sorrera tailerra ere antolatuko dugu. Sor ezazu zure maskara perfektua truko edo tratuarentzako, eta atera ezazu barruan duzun arte guztia, %100 ingelesez... Eta izugarriki dibertigarri!

bertikala_beltza_berdealogo musikomeria1logo node2logo grupo hal_vectorizado

Araña Araña