“Superlópez” izango da ikusgai Victoria Eugenia Antzokian “Bidaiako Zinema Zikloa”n

Superlópez

2019.06.12

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteak bat egin du B the travel brandek eta Fundación Academia de Cinek antolatutako Bidaiako Zinema Zikloarekin, eta hor kokatzen da hurrengo ekainaren 24an 19:00etan egingo dugun Victoria Eugenia Antzokian Superlópezen emanaldia.

Filma protagonistetako batek aurkeztuko du, Gracia Olayok, eta filmaren emanaldiaren ondoren egingo den solasaldian ere parte hartuko du.

Sartzeko, berriz, gonbidapena behar da. Ekainaren 17tik aurrera hartu ahal izango dira Victoria Eugeniako leihatilan (gehienez 4 pertsonarentzat).

B the travel branden eta Fundación Academia de Cineren Bidaiako Zinema Zikloa 2018ko Espainiako zinema onena disfrutatzeko aukera ederra da, pantaila handian eta dohainik. Zikloa, egiten den lehendabiziko urte honetan, Palma, Sevilla, Valentzia, Donostia, Bilbo, Gijon, Valladolid, Malaga, Zaragoza eta Bartzelonatik pasako da eta, era horretan, Espainiako zazpigarren artea herrialdeko hainbat bazterretara heltzen lagunduko du. Emanaldiak aire librean izango dira, hiriko antzoki edo beste toki enblematiko batzuetan, eta hainbat aktore etorriko dira gurera, adibidez, Antonio de la Torre, Eva Llorach, Gracia Olayo, Carolina Yuste edo Javier Gutiérrez.

Nora Navas Zinemaren Akademiako presidenteordeak ondorengoa azaldu du: "Ziklo honen bitartez, Academia de Cine Fundazioak bere Madrilgo egoitzako jardueratik atera nahi du, gure zinematografia eta profesionalak Espainiako beste geografia puntu batzuetara hurbilduz. Oso pozik gaude lehendabiziko aldiz B the travel brand bidaide izateaz, eta espero dugu Espainiako zinema onena hiriko txoko enblematikoetan ikusteko egokiera hartuta, ikusleek gozatua hartzea".

Araña Araña