"Folklore beldurgarria – Folk Horror" zikloa Beldurrezko Astearen aurtengo programazio

Yo anduve con un zombie

2019.07.18

Zinema arloan folk horror esamoldeak kultura desberdinetako antzinako folklorearen ondareak filmetan izan duen eragina aditzera ematen digu. Britainia Handian 60-70eko urteetan loratutako korronte horren goraldiaren erakusgarri ditugu, besteak beste, azkeneko urteetan egin diren Troll Hunter (2010), The Witch (2015), Border (2018) edo Errementari (2017) pelikulak.

Britainia Handian, kultura zeltarekin eta Erdi Aroarekin lotuta egon arren, leku desberdinetako tradizioetan ‒kolonaurreko Amerika, Asia, herrialde eskandinaviarretako mitoak eta abar‒ oinarritu diren obretan ere aplika daiteke terminoa. Landako ingurunea, paganismoa edo sorginkeria eta okultismoa dira istorio liluragarri horien osagaietako batzuk, gizakiaren beldurrik zaharrenekin konektatzen dutenak.

Atzera begirako ziklo horretan eskainiko diren filmen artean ikono bilakatutako batzuk daude –I Walked With a Zombie (1943), The Wicker Man (1973), The Last Wave (1977)– baita hain ezagunak ez diren beste batzuk ere.

Gainera, Hermenaute argitaletxeak, festibalarekin lankidetzan, Folk Horror: Lo ancestral en el cine fantástico izeneko monografia argitaratuko du, Jesús Palacios kritikariak koordinatua.

Araña Araña