Hideo Nakata japoniarrak aurkeztuko du Antzoki Zaharrean "Sadako"

Sadako

2019.09.12

Hideo Nakata zuzendari japoniarrak lehen aldiz bisitatuko du Donostia. Sadako aurkeztera dator, The Ring saga eguneratzen duen bere pelikula berria.

Beldurrezko generoko zuzendari japoniar gailenetako bat da Nakata 1998an The Ring fundazionala zuzendu zuenetik, eta beste hainbat filmen artean berak zuzenduak dira Dark Water (2002), Kaidan (2007), The Complex (2013) eta Ghost Theater (2015).

Sadako

The Ring (1998) filmak J-Horror izeneko genero berria ernaldu zuen, oraindik ere fruituak ematen jarraitzen duena. Estreinatu eta handik 20 urtera, Sadakoren pertsonaia eguneratzen duen pelikula honetan berriro gurutzatu dituzte beren bideak jatorrizko filmaren eta bere sekueletako batzuen zuzendari Hideo Nakatak eta Kôji Suzuki nobelagileak. Mayu gaztea da istorio berri honetan protagonista: ospitale bateko psikologoa da, anaia inolako arrastorik utzi gabe desagertu zaiona. Bere bilaketa lanean uharte batera iritsiko da, eta bertan ezagutuko du Sadakoren eta bere familiaren benetako historia.

Araña Araña