2019.11.01
Extra Ordinary (Mike Ahern eta Enda Loughman; Irlanda-Belgika, 2019) film luze Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 30. Asteko Ikusleen Saria irabazi du. Astea Antzoki Zaharrean amaituko da gau honetan Ventajas de viajar en tren (2019) pelikularen proiekzioarekin.
Ikusleak
IKUSLEEN SARIA FILM LUZE ONENARI
Extra Ordinary (2019). Mike Ahern eta Enda Loughman. Irlanda-Belgika
IKUSLEEN SARIA FILM LABUR ONENARI
The Burden / Het Juk (2019). Nico van den Brink. Herbehereak
IKUSLEEN SARIA ANIMAZIOZKO FILM LABUR ONENARI
Maestro (2019). Illogic. Frantzia
IKUSLEEN SARIA ESPAINIAKO FILM LABUR ONENARI
La última Navidad del universo (2019). David Muñoz eta Adrián Cardona
Epaimahaia
EPAIMAHAIAREN SARIA FILM LABUR ONENARI
Stray (2018). Dead W. Law. Australia
Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 30. Asteko Film Laburren Nazioarteko Lehiaketako Epaimahaiak ‒Itziar Castro, Fernando Iwasaki eta Elisa McCausland‒ ahobatez erabaki du Film Labur Onenaren Epaimahaiaren Saria Strayri ematea, bere egikera bikainagatik eta, batez ere, gidoiaren originaltasunagatik, maisutasun handiz heltzen baitie alegoria binarioei; generoari, gorputzari eta animalia instintuei buruzko hausnarketak proposatzen dituzten alegorioak dira, gaur egungo arazoekin elkarrizketan diharduen testuinguru atzerriratu eta deserrotu batean. Bestalde, Melinda Joan Reed aktorearen antzezpen gailena nabarmendu nahi du epaimahaiak.
Epaimahaiak aipamen berezi batekin nabarmendu nahi du The Burden / Het Juk film laburra (Nico van den Brink; Herbehereak, 2019) bere istorio biribilagatik, gidoiak, originala izateari utzi gabe, ezin hobe biltzen baititu aldi berean beldurrezko genero klasikoaren elementu guztiak.
Aipamen berezia The Boogeywomani (Erica Scoggins; AEB, 2019), non arakatu eta gainditu egiten den munstroaren arketipoa, Amélie Hoeferle antzezle ezagutzera eman berriak magnetismo handiz hezurmamitua.
"ZILARREZKO MÉLIÈS" SARIA EUROPAR FILM LABUR ONENARENTZAT
Turn / Umskipti (2018). Sesselía Ólafsdóttir, Peter Callow. Finlandia-Islandia
Proposamen bat izateagatik fantasiazko ikuspegi batetik arakatzen dituena hiru neska-lagunen arteko botere harremanak, haien tentsioak eta mendekotasunak, halakotzat argitara atereak isla ilunak agertzen direnean.
Gazte Epaimahaiaren Saria Film Labur Onenari
O.I. (2018). N'cee van Heerden. Kanada
Syfy Saria Espainiako Film Labur Onenari
El fin de todas las cosas (2019). Norma Vila
Blogos de Oro Saria Film Luze Onenari
Bliss (2019). Joe Begos. AEB
Ikusleen Saria Fanzine Onenari (Babeslea: FNAC Donostia)
La valla