FREDDY (Historias para no dormir)

Itzuli

Freddy
Okendo K.E.
Ikusi Google Maps-en
Ostirala, 2020(e)ko Urriak 9 / 19:00 / 98'

Libre, jarleku guztiak bete arte

Gaztelaniaz

Espainia. Zuzendaritza: Narciso Ibáñez Serrador. Ekoizpena: TVE. Gidoia: Luis Peñafiel. Aktoreak: Manuel Tejada, Silvia Tortosa, Fedra Lorente, Cándida Losada, Narciso Ibáñez Menta, José María Caffarel, Tomás Blanco.

Chicho Ibáñez Serradorrek sortu eta zuzendutako Historias para no dormir TVEko telesail mitikoaren azken denboraldiko lehen atala. Garai hobeak ezagutu dituen barietate konpainia bat biran dabil Frantziako probintziatik. Iragarle hungariar misteriotsu bat, aurrekari penalak dituen prestidigitadore bat, gainbehera artistiko betean dagoen abeslari bat, Freddy panpinarekin lan egiten duen bentrilokuo bat eta beste artista batzuk dira antzokian gertatzen diren hainbat krimenekin zerikusia duen troupe honetako kideak.

Araña Araña