HOST (2020)

Itzuli

Host
Victoria Eugenia Antzokia
Ikusi Google Maps-en
Igandea, 2020(e)ko Azaroak 1 / 17:30 7,50 € Sarreren salmenta

Erresuma Batua. Zuzendaritza: Rob Savage. Ekoizpena: Douglas Cox / Shadowhouse Films, Boo-Urns, Shudder. Gidoia: Gemma Hurley, Rob Savage, Jed Shepherd. Argazkia: Alain Duplantier. Muntaketa: Brenna Rangott. Aktoreak: Haley Bishop, Jemma Moore, Emma Louise Webb, Radina Drandova, Caroline Ward, Alan Emrys. Iraupena: 56 min.

HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: gaztelania

31. Astera maskara jantzita dugula joango gara, eta aforoa murriztu egingo da arrazoi birikoak direla eta. Gauzak horrela, titulu pandemiko bat behar zen bertan. Eta Berlinaleko Talent Campuseko ikasle trebeenetako batek sinatua bada, hobe. Eta 56 minutu bakarrik irauten baditu, primeran. Eta besteren artean The Blair Witch Project (1999) edo Paranormal Activity (2007) pieza klasikoak gogora ekartzen badizkigu, zoragarri. Rob Savagek BFI Future Film Award saria irabazi zuen 2011n Sit in Silence zientzia fikziozko film laburragatik, eta orain hitzaldi birtualetarako Zoom plataformaren bidez osorik grabatutako pelikula bat aurkezten digu. Historia, betierekoa: espiritismo saio bat, non, jakina, zerbait gaizki aterako den... Bestela ez ginateke Astean egongo.

Araña Araña