SEA FEVER (2019)

Itzuli

Sea Fever
Antzoki Zaharra
Ikusi Google Maps-en
Igandea, 2020(e)ko Azaroak 1 / 12:00 7,50 € Sarreren salmenta

Irlanda-AEB-Erresuma Batua-Suedia-Belgika. Zuzendaritza: Neasa Hardiman. Ekoizpena: Brendan McCarthy, John McDonnell / Fantastic Films, Bright Pictures, Frakas Productions, Markas Productions, Screen Ireland, Epic Pictures Group, Film i Väst, Wallimage, VOO / Be tv, Creative Scotland, Creativity Capital, Flexibon Films. Koprodukzioa: Börje Hansson, Jean-Yves Roubin, Cassandre Warnauts, Eddie Dick. Gidoia: Neasa Hardiman. Argazkia: Ruairí O'Brien. Musika: Christoffer Franzén. Muntaketa: Barry Moen, Julian Ulrichs. Aktoreak: Hermione Corfield, Dougray Scott, Connie Nielsen, Ardalan Esmaili, Olwen Fouéré, Jack Hickey. Iraupena: 94 min.

HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: gaztelania

The Thing (1982), Alien (1979) eta The Abyss (1989) filmen zordun dela diote. Nola ez ba, bat beti itzultzen da bere mito eta maisuen ondora. Dena den, oso ondo moldatu da Neasa Hardiman irlandarra bere aurreneko lan zinematografiko honetan berezko nortasun horrekin dirdira egiteko. Ez da kasualitatea, ez, Arte Ederretan cum laude lizentziatu izana, Berlinen komunikazio bisualean master bat egin izana, eta Estetika, Politika eta Zineman graduatu izana Dublinen. Gainera, ehunka serie britainiar eta estatubatuarretan lan egin du, Marvelen "Inhumans" (2017) barne. Ontziratu gara. Toronton eta DaVinci Film Festival-ean txalotua izan den pelikula batean. Arrantza-ontzi batean. Ontzian, hondo abisaletan bizi diren izakien portaera nahasmenduak aztertzen dituen zientzialari bat...

Araña Araña