LA NUÉE (2019)

Itzuli

La Nuée
Victoria Eugenia Antzokia
Ikusi Google Maps-en
Igandea, 2020(e)ko Azaroak 1 / 17:30 7,50 € Sarreren salmenta

Frantzia. Zuzendaritza: Just Philippot. Ekoizpena: Thierry Lounas, Manuel Chiche / Capricci, The Jokers Films. Koprodukzioa: Arte France Cinéma, Auvergne-Rhône-Alpes Cinéma. Gidoia: Jérôme Genevray, Franck Victor. Argazkia: Romain Carcanade. Musika: Vincent Cahay. Muntaketa: Pierre Deschamps. Aktoreak: Suliane Brahim, Sofian Khammes, Marie Narbonne, Raphäel Romand. Iraupena: 101 min.

HIZKUNTZA: frantsesa / AZPITITULUAK: gaztelania

Philippot, fantasiazko Sitgesen lehiatu izanaz gain, bere film luzea Astean programatu dugu, bai, zinta dagoeneko hitzartua duenean Sundancen. Bere megaestreinaldiaren ondoren Frantzia osoan zehar. La Nuéeri halako kutsu zikin, garratz, liluragarri bat dario. La Nuéek baserritar batek bere kreaturekiko duen obsesioa kontatzen du; matxinsaltoak hazi eta saltzen ditu hark. Hasieran delicatessen mokadu gisa, txapulin mexikarren erara. Gero, antzarak elikatzeko irina gisa. Gauza baterako zein besterako, ale bakanak, lodiak, distiratsuak behar dira. Eta zein da gutizia hori lortzeko elikagairik onena? Erreparatu protagonistari, Suliane Brahimi, Comédie Française-koari: bere masailalboko hezurrak Charlotte Gainsbourgenak bezalakoak dira. Zin degizuet.

Araña Araña