LE DERNIER VOYAGE DE PAUL W. R. (2020)

Itzuli

Le Dernier voyage de Paul W.R.
Victoria Eugenia Antzokia
Ikusi Google Maps-en
Asteartea, 2020(e)ko Azaroak 3 / 18:00 7,50 € Sarreren salmenta

Frantzia. Zuzendaritza: Romain Quirot. Ekoizpena: Fannie Pailloux, David Danesi / Apaches. Koprodukzioa: Digital District, Belga Productions. Gidoia: Romain Quirot, Antoine Jaunin, Laurent Turner. Argazkia: Jean-Paul Agostini. Musika: Etienne Forget. Muntaketa: Romain Quirot. Aktoreak: Hugo Becker, Lya Oussadit-Lessert, Paul Hamy, Jean Reno, Emilie Gavois Kahn. Iraupena: 86 min.

HIZKUNTZA: frantsesa / AZPITITULUAK: gaztelania

Hasieran film labur bat izan zen. Ia izenburu bera zuen, eta egile bera eta aktore bera. 2015ean izan zen eta Le Dernier voyage de l'énigmatique Paul W. R. garaile izan zen Audi Awards New Talents sarietan. Audi saria, bai, nahiz eta Peugeot bat izan astronauta bitxi horrek erabiltzen duen autoa, eta hark ez du eman zaion misioa bete nahi, gure planetaren gainean mehatxagarri ageri den ilargi gorri erraldoia suntsitzen saiatzekoa. 2015eko film labur hura 2020ko film luze hau bilakatu da orain, eta Frantzia osoa makurtu da bere aurrean, galiarrek zientzia fikzioa egin dezaketela erakusten baitu. Mad Max usaina du, Jeunet zaporea du, Grondy pixka bat arnasten da eta Jean Reno agertzen da. Emakumezko pertsonaia nerabe bat dago, eta merezi du. Donostian baino lehen, Anguleman izan zen filma.

Araña Araña