POST MORTEM (2020)

Itzuli

Post Mortem
Antzoki Zaharra
Ikusi Google Maps-en
Asteartea, 2020(e)ko Azaroak 3 / 18:30 7,50 € Sarreren salmenta

Hungaria. Zuzendaritza: Péter Bergendy. Ekoizpena: Ábel Köves, Tamás Lajos / Szupermodern Stúdió, Post Mortem Film. Gidoia: Piros Zánkay. Argazkia: András Nagy. Musika: Attila Pacsay. Muntaketa: István Király. Aktoreak: Viktor Klem, Fruzsina Hais, Judit Schell. Iraupena: 115 min.

HIZKUNTZA: hungariera / AZPITITULUAK: gaztelania

Interesgarria, oso gainera, Béla Tarren, bere Sátántangóren (2019) eta, beharbada, Hanekeren Das weisse Banden (2009) lurrinak, zaporeak eta tinduak sumatzen zaizkion film hau. Interesgarria, oso gainera, bere zuzendaria, Péter Bergendy, zeinari bere aitonak kamera bat oparitu zion sei urte zituenean, eta zeinaren graduazio tesia, Psikologiakoa, beldurrezko zinemaren psikologiari buruzkoa izan zen, hain zuzen. Bere film The Examek (2011) ‒espioien film noir bat‒ Urrezko Hugo saria irabazi zuen Chicagon, eta Trezorek (2018) zortzi sari Hungarian. Interesgarria, oso oso gainera, abiapuntua, argazkiaren asmakuntzarekin sortutako hileta errito hori: maite duzun horren gorpuari argazki bat egitea. Eta altxor baten moduan gordetzea. 2018an, Valentziako Museo Etnografikoak erakusketa handi bat eskaini zion hildakoen argazkilaritzari.

Araña Araña