PENINSULA (2020)

Itzuli

Peninsula
Victoria Eugenia Antzokia
Ikusi Google Maps-en
Ostirala, 2020(e)ko Urriak 30 / 18:00 7,50 € Sarreren salmenta

INAUGURAZIOA

Hego Korea. Zuzendaritza: Yeon Sang-ho. Ekoizpena: Lee Dong-ha / Next Entertainment World, RedPeter Film. Koprodukzioa: Kim Yeon-ho. Gidoia: Yeon Sang-ho, Ryu Yong-jae. Argazkia: Lee Hyung-deok. Musika: Mowg. Muntaketa: Yang Jin-mo. Aktoreak: Gang Dong-won, Lee Jung-hyun, Lee Jong-suk, Re Lee, Kwon Hae-hyo, Kim Min-jae. Iraupena: 116 min.

HIZKUNTZA: koreera / AZPITITULUAK: gaztelania

Hain hain zaila bada ere, ahaztu ezazue Train to Busan (2016), aspaldi izan baita gainditua han kontatzen zitzaigun beldur zoragarria; izan ere, gertatu dira jada apokalipsia, post-apokalipsia eta post-post-apokalipsia. Kontinentera iritsi nahi zuten zonbi saldoetatik bizirik irtendakoez betetako itsasontziak 12 miliatara zeudenean atxilotu egin dituzte agintariek. Bertan, ja-ki-na, ontzigainak eta zamategiak ez hildakoez kutsatuta daude... Lehorrean, portuetan eta uharteetan, jende mordoa dago hil nahi ez duena erdi Mad Max atzerafuturista erdi thriller kiratsu baten erdian; Furiosa, El Chapo eta Rambo nahaste antzeko bateko kreaturak... Loriatsua benetan. Auto telegidatu on batek bezala funtzionatzen du.

Araña Araña