Erakusketak

Alegiazko izakiak
Topic Museoa

muerte1Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asterako ad hoc diseinatu du Tolosako Topic Museoak erakusketa bat: Alegiazko izakiak. Bertan 80 txotxongilo ikusi ahal izango dira, eta horietatik erdia ez dira inoiz ikusgai jarri. Hala, lehen aldiz irtengo dira Topiceko biltegietatik, museoko pieza gisa beren burua “gizartean aurkezteko” gogoarekin.

Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa da Topic, 2009ko azaroan irekia. Proiektu bakan, erakargarri eta interesgarri bat da, irudimenaren, berrikuntzaren eta originaltasunaren alde apustua egiten duena. Europa osoan zentro integral bakarra da txotxongilo artearentzat.

“Biltegietako bazter guztiak nahasi ditugu pieza egokiak eta aukerakoak aurkitu ahal izateko, eta erronka eta lan zoragarria da hori, beti topatzen duzulako txotxongiloren bat hor nonbait ahaztuta zegoena, edo konturatu egiten zara azkenean aukera duzula argitara ateratzeko sortuak izan zirenean estetikoki hain zorionekoak ez ziren haiek (edo hura) eta, horregatik beharbada, geratu zirela plano ezkutuago batean baztertuta”.

Okendo K. E.
Nafarra etorbidea 7
irailak 25 – azaroak 9
astelehenetik ostiralera: 10:00 – 14:00 / 16:00 – 20:30
larunbatak: 10:00 – 14:00 / 16:30 – 20:00

topic final-negcit gris-neg

Euskadi Fantastikoa XVI
Sarima: Mundu magiko bat

sinner copiaKomisarioa: Jorge Madejón

Marisa López ilustratzailearen goitizena da Sarima, bere izenaren silaben ordena alderantzikatzearen emaitza. Bilbokoa da eta bertan bizi da, eta ilustratzaile digitala, diseinatzaile grafikoa eta irakaslea da. Bere eskutik izaki eta mundu fantastiko ugari sortu dira: elfoak, sorginak, euskal mitologiako izakiak, maitagarriak, faunoak, aztiak, emakume gerlariak... era guztietako izaki magikoak, haren irudimenetik sortuak, gure ametsak are joriagoak izan daitezen. Ilunabar: Magic Fables liburuko bere ilustrazioak, Pedro Urvi idazlearen liburuetarako bere azal magistralak eta argitalpen desberdinetarako egin dituen beste hainbat lan bisitatuko ditugu.

Sarima ilustrazio editorialean aritzen da batez ere. Hala, argitaletxe zein idazle independenteentzako azalak egin ditu. George Lucas zuzendariak The Counselor ilustrazioa hautatu zuen Chicagon duen museoko webgunean ilustrazio digitalen ataleko buru izateko. 2011n Ilunabar: Magic Fables bere aurreneko liburua argitaratu zuen idazle gisa, Dibbuks argitaletxearekin. Character designer eta final artist gisa parte hartu du MMORPG Black Age Onlinen, baita Iron Belt estudioetako Battle for Gea jokoan ere. 2009an Mallorca Fantástica-ko Ilustrazio Saria jaso zuen. Bere ilustrazioetako batzuk Exotique eta Expose urtean behingo argitalpenetarako aukeratu izan dira; Ballistic Publishing argitaletxeak kaleratzen ditu eta mundu osoko artista digitalen lanik onenak biltzen ditu. Fantasia hedatzen diharduen Imaginarios aldizkariko arte zuzendaria izan da.

Udal Liburutegi Nagusia
Alderdi Eder
urriak 24 – azaroak 14
astelehenetik ostiralera: 10:00 – 20:30
larunbatak: 10:00 – 14:00 / 16:30 – 20:00

logo irun2cba-marca-04

Fernando Mircala
Etorkizun dotorea

mircala eleganteEtorkizun dotorea mundu baten proposamen grafiko estetiko-metafisiko bat da, bere perfekziorik atsegin eta xumeenean. ED idealizazio estilizatua, arina eta poetikoki delineatua da, izaki, giro eta makinak funtzionalitate harmoniatsu batean integratzen dituena, Streamline diseinuaren gustu onarekin eta jostailu klasikoen plastikotasun hedonistarekin modelatuta.

Giza prototipo dotoreak aire-ibilgailu elektromagnetiko zoragarrietan lekualdatzen dira; flotatzen duten etxe lirainetan bizi dira, non formen eta koloreen konfortak zentzumenezko plazerrak eskaintzen dituen, gure orainaldi inperfektuan intuitzeko gai baino ez garenak; eta jakin-min filosofikoz kosmosaren eta gogamenaren sektoreak aztertzen dituzte, ideia, aurrerapen eta proiektu berrien zeruertz habitagarria zabaltzen duten lekuak.

Etorkizun dotorea esperientziazko bizitza eder, atsegin eta bero baten amets utopikoa da, proiekzio bat da, bide bat, estrukturalki, formalki eta etikoki gizatiarragoa, askeagoa, bidezkoagoa izango den gizarte baten nahia. ED artista “ume” baten paperezko amets xumeetatik sortutako fantasia bat da, artista umeizateari ez dio utzi nahi eta bere arima errealitate, azken finean, aldatu eta munduan bizi diren eta biziko diren giza izpiritu eder bezain forma askotariko eta argitsuetatik birdiseinua daitekeen errealitate zanpatzailearen makineria prosaikoari ez saltzeko borroka egiten du.

Kutxa Kultur Plaza
Tabakalera – 4. solairua
urriak 14 – abenduak 13
astelehenetik ostiralera: 09:00 – 21:00
larunbatak, igandeak eta jai egunetak: 10:00 – 21:00

kutxa_logoh_kk-2

Betiereko Juan Giménez

exposicin eterno juan gimnezOmenaldi sentitua komikigile eta ilustratzaile argentinar handi bati, munduan ezagun diren lanen egileari ‒besteak beste, El cuarto poder, Ciudad eta La casta de los Metabarones‒ joan den apirilean Covid-19ren ondorioz atsekabez utzi gintuenari. Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteak, Fnac-ekin lankidetzan, erakusketa hau aurkezten du, Vilagarcía de Arousako Curtas Festival do Imaxinario-k eta Espainiako Komikiaren Lagunen Elkarteak antolatua. Betiereko Juan Giménez erakusketak haren lagun eta lankideak bildu ditu, guztiak ere izen handikoak ilustrazioaren eta komikiaren munduan, haien artean, Salvador Larroca, Ángel Unzueta, Pascual Ferry eta Jesús Merino.

FNAC
San Martin Zentro Komertziala
Urbieta 9
urriak 30 – azaroak 30
astelehenetik larunbatera: 10:00 – 21:00

blnccurtas_logo_bco

Araña Araña