Méliès International Festivals Federation

Méliès International Festivals Federation-aren (MIFF) xedea da Europako zinematografia eta zinema sustatzea.

Europa kontinenteko 25 jaialdi inguruk osatzen dute federazioa, eta Asia eta Iparramerikako zenbait kideren babesa du, 600.000 ikusle inguruko publikoarekin. Horrela, fantasiazko zinemaren industria europarraren originaltasuna eta sormena sustatzeko bitarteko indartsuenetako bat da.

Federazioak 19 herrialdetan du ordezkaritza eta jaialdi sare sendoa garatu du, filmak atzerriko publikoarengana askoz ere arinago iristea lortuz. Halaber, ikusleen, prentsaren eta profesionalen aurrean ikusarazteko aukera eskaintzen die, merkatu zinematografikoetan ez bezala.

Fantasiazko zinema europarra maila artistikoan zein ekonomikoan laguntze aldera, MIFFak Méliès Competition sortu du.

Ezohiko lehiaketa da eta film luze zein laburrei zabalik dago, eta Federazioko kide europar guztien artean antolatzen da. Lehiaketarako hautatutako filmak merkatu zinematografiko nagusietan eta jaialdi guztietan sustatuko dira.

miff_branding_logo_rgb_acronym horizontal

Araña Araña