Fanzineen Gerra

fanzinesFanzineen Gerra legendarioaren bostgarren edizioa. Bertan, hainbat taldek zenbaki bereziak ateratzen dituzte Beldurrezko Asteari eskainiak eta lehian aritzen dira Antzoki Zaharreko publikoaren babesa lortzeko. Medialab Tabakalerako Autoedizio txokoarekin eta FNACekin elkarlanean.

Fanzine mamia
Autoedizioaren mundua dastatzeko lantegia
Artista: Clara Moreno Cela

Lantegi honetan hainbat ariketa, proposamen eta ekintza egingo ditugu, argitalpen autoeditatuaren mundua dastatzeko. Ez dugu baliabide edo material handirik beharko gure desiorik sakonenak poztasunez jasoko dituen fanzine bat sortzeko. Paperean eztanda egiteko gogoa nahikoa izango da marrazteko, idazteko, pentsatzeko, behatzeko, formatuarekin esperimentatzeko eta jolasteko. Hainbat konfigurazio eta gaietan pentsatzera animatuko gaituzten fanzineak ezagutuko ditugu, eta argitalpen propioa egingo dugu etxera eramateko, bertan inprimatzeko, banatzeko edo oparitzeko. Dastatu fanzineen mundua!

Medialab Tabakalera (Autoedizio txokoa)
urriak 17 / 10:00

Araña Araña