Azaro mamua

nov_fant_master_logos1 copiaDonostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea, Fancine – Malagako Fantasiazko Zinemaldia eta TerrorMolins – Molins de Reiko Beldurrezko Zinemaldia hiru elkarraldi nazional dira, bai tematikan bai garatzen diren datetan bat datozenak. Hala, hiru zinemaldiek batu egin dituzte indarrak pandemia garaian fantasiazko eta beldurrezko generoarekin lotutako edukiak sustatzeko, zabaltzeko eta sortzeko. Azaro mamua ekimenaz ari gara: hedapen-kanal partekatu berri bat.

Online plataforma honen bidez, dagozkien zinemaldien webguneetan, doan jarriko dira hainbat bideo, genero zinematografiko hau maite dutenei interesatuko zaizkienak. Film laburretatik hasi eta elkarrizketetaraino, hitzaldien emanaldiak tartean direla, proposamen berri honen helburua da azaroko izaera fantastikoa areagotzea, eta fantasiazko eta beldurrezko generoarekiko grina Espainia osoan elikatzea.

faldn 3 logos

Araña Araña