Babes eta higiene neurriak Antzoki Zaharra eta Victoria Eugenian

Ongi etorri!

2020.06.08

Gaur, ekainak 8, Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko ekaineko antzerki, musika eta zinema programazioa jarriko dugu salgai goizeko 11:30etik aurrera. Jakin ezazu bi guneak osasun arloko agintariek emandako jarraibideetara egokitzeko prestatu ditugula. Emanaldi guztiek babes eta higiene neurri zorrotzak beteko dituzte.

Maskara

Antzoki barruan beharrezkoa izango da maskara erabiltzea eraikinera sartzean, emanaldian zehar eta eraikinetik ateratzean. Ikus-entzule bakoitzak bere maskara ekarriko du etxetik. Antzokiek maskara kirurgikoak izango dituzte salgai maskararik ez duten edo etxean ahaztu duten pertsonentzat.

Eskuak garbitzea

Antzokira sartzean beharrezkoa izango da eskuak garbitzea jende guztiaren esku egongo den gel hidroalkoholikoarekin. Komunetan ere egongo dira xede horretarako ura eta xaboia.

Tenperatura

Nahi duen orok eskura izango du gertuko termometro bat tenperatura hartzeko.

Lanpasak

Sarreran lanpas desinfektatzailea egongo da.

Sarrerako ilararen kudeaketa

Antzokiko langileek kudeatuko dute ilararen orientazioa eta bertaratutakoen arteko segurtasun-distantzia.

Antzokia egunero garbitzea

Gure instalazioak sakon garbitzen eta desinfektatzen dira egunero: igarobideak, besaulkiak, eskudelak, igoailuak… Komunak gutxienez egunean bitan desinfektatzen dira.

Igogailuak

Igogailuak, urritasuna edo mugikortasun urria duten pertsonek eta haurdun dauden emakumeek baino ezin izango dituzte erabili.

Txartelarekin ordaindu

Txartelarekin edo kontakturik gabeko sistemaren batekin ordaintzea gomendatzen da.

Aretoa

Aretoaren edukierak ez ditu 391 (462 ikuspen murriztukoak barne) eserlekuak gaindituko Victoria Eugenian. Antzoki Zaharrean muga 260 eserlekukoa izango da. Distantzia bermatzeko, aurretik esleitu zaizun besaulkiak hutsik dauden bi besaulki edo igarobidea izango ditu alboetan.

Arropazaindegia eta anbigua

Aplikatu beharreko erregulazioen ondorioz, ezin dugu arropazaindegi eta anbigu zerbitzurik eman.

Ateen irekiera

Antzoki bakoitzak emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago zabalduko ditu ateak. Mesedez, ez itxaron azken unera arte antzokira sartzeko eta, behin antzokian, ahalik eta azkarren joan bakoitzari dagokion eserlekura.

Besaulkien patiotik irtetea

Emanaldia amaitzerakoan, megafonia bidez adieraziko da atetik gertuen dauden pertsonek lehentasuna izango dutela irteteko. Bitartean, ikus-entzuleek euren besaulkietan itxarongo dute eserita, dagokien txanda heldu arte. Mesedez, izan pazientzia.

Eskuko programak eta aldizkariak

Arautegiak debekatzen du eskuko programak eta aldizkariak ematea.

Eguneratzea

Osasun gomendioen garapenari eta une bakoitzean indarrean dauden arauei helduta, neurriak eguneratu eta horri buruzko informazioa emango dugu.

Araña Araña