Javier Botet aktorea da protagonista 2020ko Beldurrezko Astearen kartelean

Semana de Terror 2020

2020.09.08

Javier Botet ezinbesteko presentzia da azken urteotan munduko fantasiazko zineman, eta bera da protagonista urriaren 30etik azaroaren 6ra izango den Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 31. Astearen kartelean.

Bentrilokuo bihurtu da Botet okasio honetarako ‒eszenatokian Nino panpina lagun duela‒ Beldurrezko zinemaren historia osoan zehar agertu diren panpina guztiei omenaldi egiten dien kartel honetan.

Hala, 2020ko Astean, panpinak barnean hartu izan dituzten generoko klasiko batzuk proiektatuko dira. Bestalde, panpinak protagonista izango dira Alegiazko izakiak erakusketan ere; Okendo Kultur Etxean egongo da ikusgai irailaren 25etik azaroaren 9ra, eta Tolosako Topic Museoko txotxongiloak ikusi ahal izango dira bertan.

Karteleko argazkia Alberto Moragok egin du Madrilgo Picnic tabernan, eta making ofa ere berak zuzendua da. Kartelaren diseinua, azken urteetan bezala, Ytantos estudioak egina da.

Javier Botet (Ciudad Real, 1977) azken urteotako aktore emankorrenetako bat da generoan; izan ere, espezializatua dago pantaila handian era guztietako munstroak antzezten. 2005ean egin zuen debuta Brian Yuzna zuzendariarekin Beneath Still Watersen (2005), baina bere karrera etengabeak [REC]-en (2007) (eta bere sekueletan) Niña Medeiros-en papera jokatuz geroztik izan zuen bultzada, besteren artean, film hauetan lan eginda: Mama (2013), Las brujas de Zugarramurdi (2013), Magical Girl (2014), Crimson Peak (2015), The Conjuring 2 (2016), El guardián invisible (2017), The Mummy (2017), It (2017), Slender Man (2018), Insidious: The Last Key (2018), Ventajas de viajar en tren (2019), Scary Stories to Tell in the Dark (2019) eta Malasaña 32 (2020).

Film labur batzuk zuzendu ondoren, 2013an Al final todos mueren pelikula kolektiboaren zati bat idatzi eta zuzendu zuen, eta 2019an Amigo (2019) filmaren gidoilarietako bat izan zen, baita protagonista ere bertan; joan den urteko Astean proiektatu zen.

KARTELA

Argazkia eta making of muntaketa: Alberto Morago

Jantziak: Nerea Torrijos

Makillajea eta ile-apainketa: Bea Durán

Argi laguntzailea: Unai Barruso

Making of kamera: Jaime Massieu

Diseinua: Ytantos

Esker beroenak: David Pareja, Bar Picnic, Subterfuge Records

Araña Araña