"Betiereko Juan Giménez" erakusketa irekita

Eterno Juan Giménez

2020.10.30

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko Betiereko Juan Giménez erakusketa irekita egongo da urriak 30etik azaroak 30era FNAC-en.

Omenaldi sentitua komikigile eta ilustratzaile argentinar handi bati, munduan ezagun diren lanen egileari ‒besteak beste, El cuarto poder, Ciudad eta La casta de los Metabarones‒ joan den apirilean Covid-19aren ondorioz atsekabez utzi gintuenari. Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteak, Fnac-ekin lankidetzan, erakusketa hau aurkezten du, Vilagarcía de Arousako Curtas Festival do Imaxinario-k eta Espainiako Komikiaren Lagunen Elkarteak antolatua. Betiereko Juan Giménez erakusketak haren lagun eta lankideak bildu ditu, guztiak ere izen handikoak ilustrazioaren eta komikiaren munduan, haien artean, Salvador Larroca, Ángel Unzueta, Pascual Ferry eta Jesús Merino.

Araña Araña