Maria Fontán, OIHUA! sorkuntza ekimenaren irabazlea

Otsaila(r)en 10-(e)an, 2020 [14:45 h.]

María Fontán, "Zerua hautsi zen gaua" film laburra proiektuarekin, izan da Oihua! sorkuntza ekimenean aukeratutako sortzailea. Donostiakoa da, Ikus-Entzunezko gradua dauka eta TAI zentroan ikasi du. Haren hitzetan, gidoi hau da "nire maitasun gutuna nire munstro eta lurraldearentzat".

Donostia Kulturak, San Sebastian-Gipuzkoa Film Commissionek eta Gazteak bultzatutako ekimena da Oihua!. Euskaraz filmatzen den fantasiazko generoa indartzeko helburuarekin sortu da. Deialdia 35 urte arteko sortzaile hasiberrientzat izan da. Irabazleak Paul Urkijo zuzendariaren aholkularitza jasoko du lan prozesuan zehar eta erakundeek 7.000 euro inguruko ekoizpen aurrekontua jarriko dute film laburra Gipuzkoan filmatu eta bukatzeko. Larrotxene Bideoren tutoretzapean eta elkarlanean ekoiztuko da gidoia.

Lehenengo edizio honetan 42 gidoi jaso dira, 39 egile gazte desberdinek sortutakoak. Haien artean 9 emakume sortzaile aurkeztu dira. Jatorriei dagokienez, gehienak Gipuzkoatik jaso dira, baina baita ere Araba, Bizkaia, Nafarroa eta Bartzelonatik.

Informazio gehiago beheko loturetan:

HARREMANETARAKO:

Gorka Iribar (943 48 16 79)

Araña Araña