Japonia. Zuzendaritza: Junta Yamaguchi. Ekoizpena: Takahiro Otsuki, Kazuchika Yoshida / Tollywood, Europe Kikaku. Gidoia: Makoto Ueda. Argazkia: Junta Yamaguchi. Musika: Koji Takimoto. Muntaketa: Junta Yamaguchi. Aktoreak: Kazunori Tosa, Aki Asakura, Riko Fujitani, Gota Ishida, Yoshifumi Sakai. Iraupena: 70 min.
HIZKUNTZA: japoniera / AZPITITULUAK: gaztelania
Fantasia, izu-ikara, zientzia-fikzio, anime, manga eta/edo exploitation zinemaldi guztietan "hartze bakar batean denboran barrena bidaiatzen duen sci-fi komedia bat" gisa agurtua eta berehalako bere estreinaldia iragartzen duten karteletan Shinichiro Uedak, One Cut of the Deadeko (2017) gure adiskide maiteak, esandako esaldiarekin ospatua: "Zinema nola egin erakusten duen masterpiece bat, alaitasunez betea", Junta Yamaguchiren pelikulak, telenobela batean oinarrituta Taxi Driver Gion Taro (2014) hura argitu zuenak, zoragarri egiten du jolas ideia honekin: bat-batean zure telebistak bidaiatzeko aukera emango dizu denboran... bi minutu. Eta maiz joaten zaren taberna/kafe/zuloan... Denbora gutxi ematen du, ezta? Ba, Makoto Ueda gidoilariak bere buruari galdera filosofiko pare bat ere egiteko aurkitu du modua.