Kanada. Zuzendaritza: Neill Blomkamp. Ekoizpena: Neill Blomkamp, Mike Blomkamp, Stuart Ford, Linda McDonough / AGC Studios, Stabiliti Studios. Ekoizpen eragilea: Miguel A. Palos Jr., Viktor Muller, Steven St. Arnaud, Alastair Burlingham, Charlie Dombek. Gidoia: Neill Blomkamp. Argazkia: Byron Kopman. Musika: Ola Strandh. Muntaketa: Austyn Daines. Aktoreak: Carly Pope, Chris William Martin, Michael J. Rogers, Nathalie Boltt, Terry Chen. Iraupena: 102 min.
HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: gaztelania
Amatxoren adimenean sartuko naute. Serieko hiltzailea da bera eta neuk parte hartzen dut teknologia esperimental jakin baten aurreneko probetan. Uste dut amatxo (edo bere neuronak) simulagailu batean daudela. Carly Pope naiz eta 2016an Virginia Madsenekin lan egin nuen Lost Boyn, Tara Mieleren pelikulan. Oraingo hau Kanadako ekoizpen bat da, aurrekontu txikikoa (oso), District 9ren (2009) eta Elysiumen (2013) zuzendariak sinatua, non konturik gabe askatuko diren deabruak. Nork esan zuen ez dagoela amarena bezalako maitasunik? Beharbada arrazoi zuen... Hori bai, kronika batzuek diote teknologia informatikoaren aroko The Exorcistaren (1973) aurrean gaudela. Eta egia da ere Neillek oraindik patentatu gabeko metodoak erabili dituela pertsonaien atzemate bolumetrikorako.