AEB. Zuzendaritza: Braden R. Duemmler. Ekoizpena: Abel Vang, Stephen Stanley, Kristina Esposito / 527 Legacy. Gidoia: Braden R. Duemmler. Argazkia: Jimmy Jung Lu. Musika: Gavin Keese. Muntaketa: R. J. Daniel Hanna, Marc Sedaka. Aktoreak: Ema Horvath, Trey Tucker, Mena Suvari, Haskiri Velazquez, Troy Iwata. Iraupena: 87 min.
HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: gaztelania
Zahartzearen beldur da amatxo. Laku horietako batetik hurbil bizi gara, ikarazko hiru istoriotik bi pasatzen diren horietako batean. Adurti dabil amatxo oso itxura oneko tipo bat dela eta, eta neu ere hortxe-hortxe. Zientzialaria da, uretako izakien misterioak ezagutzen ditu, eta igerian jainko bat ematen du. Jakina, aipatutako tipo hori, hain hain itxura oneko hori, ez da ez batere ona. Filma Connecticuteko batek zuzentzen du, bekaduna izan zen, asko ikasi zuen eta unibertsitateko sari sorta bat irabazi zuen. Elektrikari eta cameraman lanean aritu izan da, "teorizatzaile" zinematografikotzat du bere burua, izugarri gustatzen zaio istorioak kontatzea eta argiekin eta konposizioarekin jolastea. Musika egiten du. Soinu-bandan entzuten da bere Girls, Girls, Girls.