Erresuma Batua. Zuzendaritza: Edgar Wright. Ekoizpena: Nira Park, Tim Bevan, Eric Fellner, Edgar Wright / Working Title Films, Complete Fiction Pictures, Focus Features, Film4, Perfect World Pictures. Ekoizpen eragilea: James Biddle, Rachael Prior, Daniel Battsek, Ollie Madden. Gidoia: Edgar Wright, Krysty Wilson-Cairns. Argazkia: Chung-hoon Chung. Musika: Steven Price. Muntaketa: Paul Machliss. Aktoreak: Anya Taylor-Joy, Thomasin McKenzie, Matt Smith, Terence Stamp, Diana Rigg. Iraupena: 116 min.
HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: gaztelania
Venezian aurkeztu zen. The Power of the Dogen (2021) ondo-ondoan. Lehiaketatik kanpo. Ekoizpen britainiarra finantza ukitu estatubatuarrarekin. Neska bati buruzkoa da: moda diseinatzailea izatea du amets (askok eta askok bezala), Londresen bizitzea (ia denek bezala) eta 60ko hamarkadan jaio izana (batzuek bezala...). Gelatxo bat hartzen du Londoniumen, etzan egiten da eta 60ko hamarkadako Sohon esnatzen da! Izan ere, Café de Paristik gertu dagoen zinema batean Terence Youngen Thunderball (1966) filma proiektatzen dute. Neoizko argiek dirdira egiten dute, neskak jantzi eta orraztu egiten dira, ondoren Divinek egingo lukeen bezalaxe eta norbaitek norbait hiltzen du... Eloisek ikusi egiten du. Eloise orainaldira itzuli egiten da. Eloisek salatu egiten du. Aktoreen zerrendan, Terence Stamp. Eta Diana Rigg. Sparks Brothersi buruzko dokumentalaren egileak zuzentzen du.