Erresuma Batua. Zuzendaritza: Prano Bailey-Bond. Ekoizpena: Helen Jones / Silver Salt Films, Kodak Motion Picture, Cinelab London, BFI, Film4, Ffilm Cymru Wales. Ekoizpen eragilea: Andy Starke, Ant Timpson, Kim Newman, Naomi Wright, Lauren Dark, Ollie Madden, Daniel Battsek, Mary Burke, Kimberley Warner. Gidoia: Prano Bailey-Bond, Anthony Fletcher. Argazkia: Annika Summerson. Musika: Emilie Levienaise-Farrouch. Muntaketa: Mark Towns. Aktoreak: Niamh Algar, Michael Smiley, Nicholas Burns, Vincent Franklin, Sophia La Porta. Iraupena: 84 min.
HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: euskara
"Dotorea eta kezkagarria". Beldurrezko jendeak hain maite dituen bi adjektibo. Bi adjektibo gaininpresionatuak Prano Bailey-Bond izeneko neska galestar baten zuzendaritzan egindako debut liluragarri honen trailerrean. Hala, bere aurreneko pelikula honekin egin zuen sarraldia Sundanceko eta Berlineko gauerdian, Varietyk adierazi eta gero freak on batek begirik kendu beharko ez liokeen promesa horietako bat dela. Izan ere, bera eta beste inor ez da izango pantailara eramango dituena Las cosas que perdimos en el fuego osatzen duten kontakizunak, Mariana Enriquezen liburua faustikoa. Beldurrezko filmen zentsore britainiar bat. Ahizpa desagertu bat... "Jendeak uste du nik fabrikatzen dudala beldurra", esaten dio zinemagile batek, "baina beldurra gugan dago dagoeneko".