BELLE (2021)

Itzuli

Belle
Antzoki Zaharra
Ikusi Google Maps-en
Astelehena, 2021(e)ko Azaroak 1 / 19:30 7,50 € Sarreren salmenta

Japonia. Zuzendaritza: Mamoru Hosoda. Ekoizpena: Yuichiro Saito, Genki Kawamura, Nozomu Takahashi, Toshimi Tanio / Studio Chizu. Gidoia: Mamoru Hosoda. Animazioaren zuzendaritza: Hiroyuki Aoyama. Musika: Ludvig Forssell, Yuta Bando. Muntaketa: Shigeru Nishiyama. Iraupena: 127 min.

HIZKUNTZA: japoniera / AZPITITULUAK: gaztelania

2004an Ghibli estudioek Howl's Moving Castle enkargatu zioten Mamoru Hosodari. Baina dena joan zen hankaz gora. Hosoda ez zen erori eta bere unibertsoa sortzen joan zen Wolf Children (2012) edo The Boy and the Beastekin (2015). Cannesen aurkeztua, bere sortzaileak dio amets zuen pelikula dela Belle eta aurrekoen arrakastari esker egin ahal izan duela. Bertan ekintza, suspensea eta erromantzea jasotzea eta bizitza eta heriotza esploratzea zen bere nahia. Bihotza hautsita duen neska baten istorioa da, unibertso birtualean kreatura bitxi bat ezagutzen duena. Time Outen "maitagarrien ipuin zibernetikoa" deitu zioten. Ederra eta Piztiaren berrikuspen bat dela pentsatuko duzue eta The Matrix (1999) topatuko duzue aurrez aurre. Harrigarria bezain basatia irudituko zaizue. A, hamar urte dira Hosodak Studio Chizu sortu zuela.

Araña Araña