CRYPTOZOO (2020)

Itzuli

Cryptozoo
Antzoki Zaharra
Ikusi Google Maps-en
Asteartea, 2021(e)ko Azaroak 2 / 16:30 7,50 € Sarreren salmenta

AEB. Zuzendaritza: Dash Shaw. Ekoizpena: Kyle Martin, Jane Samborski, Bill Way, Tyler Davidson / Electric Chinoland, Fit Via Vi Films, Low Spark Films, Washington Square Films. Ekoizpen eragilea: Gail Flanigan, Dexter Braf, Drew Sykes. Gidoia: Dash Shaw. Animazioaren zuzendaritza: Jane Samborski. Musika: John Carroll Kirby. Muntaketa: Lance Edmands, Alex Abrahams. Ahotsak: Lake Bell, Michael Cera, Alex Karpovsky, Zoe Kazan, Louisa Krause. Iraupena: 90 min.

HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: gaztelania

"Ausarta. Samurra. Azkarra". Horrela deskribatzen dute AEBetan Dash Shaw idazle, marrazkilari, poeta polemiko eta artista bisualaren obra; Love Eats Brains! izeneko pop talde oso arraro bateko kide izan da bera, bere komiki zoragarrietako bat bezain arraro batekoa: A Zombie Romance azpititulatua. Lirikoak, emozionalak, biologikoki askotarikoak dira bere filmak; horietako batek, 2016koak, My Entire High School Sinking Into the Sea izena zuen. Dashek animaziozko bere beste proposamen bat aurkezten du Astean, animazio heldua, fina, erotikoa. Bertatik dabiltza faunoak, satiroak, basoan amodioa egiten duten bikoteak, adarbakarrak, izaki mitikoak, batzuek esplotatuak, beste batzuek salbatuak... Dashen pelikulak Kaosarekin egiten du amodioa eta besarkatu egiten du animazioaren zentzu epiko/morala.

>
Araña Araña