LEIHAKETATIK KANPO
Espainia. Zuzendaritza: Antonio Mercero. Ekoizpena: TVE. Gidoia: Antonio Mercero, José Luis Garci. Argazkia: Federico G. Larraya. Muntaketa: Javier Morán. Aktoreak: José Luis López Vázquez, Agustín González, Goyo Lebrero, Carmen Martínez Sierra, Tito García. Iraupena: 35 min.
HIZKUNTZA: gaztelania
Langile batzuek telefono-kabina bat instalatu dute plaza baten erdian eta gizon bat sartu da bertan dei bat egitera. Kabinako atea bat-batean ixten da eta gizonak ezin du ireki. Oinezko batzuk laguntzen saiatzen dira, arrakastarik gabe, ordea. Gero eta jende gehiago hurbiltzen ari da. Espainiako garai guztietako beldurrezko zinemaren klasiko bat, José Luis Garcik eta Antonio Mercerok idatzia eta azken honek zuzendua. 1972ko abenduaren 13an eman zuten TVEko lehen katean eta izugarrizko arrakasta izan zuen; izan ere, hainbat sari internazional jaso zituen. Egun hartatik aurrera inor ez zen berriro lasai sartuko telefono-kabina batean.