Espainia. Zuzendaritza: Fernando González Gómez, Raúl Cerezo. Ekoizpena: José Luis Rancaño, Mamen Espinosa, Carlota Amor, Juan Barquín, Helion Ramalho, Raúl Cerezo / Person’s Films, La Dalia Films. Ekoizpen eragilea: José Luis Rancaño, Silvia Melero, Carlota Amor, Helion Ramalho, Tine Klint. Gidoia: Luis Sánchez-Polack, Raúl Cerezoren ideia eta argumentu batean oinarrituta / Gidoi aurretikoa: Asier Guerricaechebarría, Javier Echániz. Argazkia: Ignacio Aguilar. Musika: Alejandro Román. Muntaketa: Sergio Rozas. Aktoreak: Ramiro Blas, Cecilia Suárez, Paula Gallego, Cristina Alcázar, Yao Yao. Iraupena: 90 min.
HIZKUNTZA: gaztelania
Seriotasuna, Luis Sánchez-Polack izeneko norbaitek idatzitako zerbait, "Sálvese quien pueda"-ren 32 emanalditan onduak, Errementariko (2017) kredituetan ageri den Gerrichaechebarría bezalako abizen hain euskalduna duen norbaitek, ezin txarra izan. Are gutxiago El Escorialeko Film Laburren Zinemaldiko zuzendarikideak (Raúl Cerezo) eta The Working Dead (2014) filmaren egile Fernando González Gómez bataiatutako (edo ez) batek gobernatzen badute. Bikaina izan behar du "Señoras del (h)AMPA"-ko (2019-2021) "Lagarto", Ramiro Blas, eta "La casa de las flores"-eko (2018-2020) Paulina de la Mora agertzen badira. Ezin txarra izan, zonbi, estralurtar eta Espainia hustu bati buruz bada. Ezin, protagonista nagusia Ebro furgo bat bada eta soinu-bandan Suspiros de España eta Amparito Rocaren kategoriako pasodobleak entzuten badira.