MI ADORADO MONSTER (2021)

Itzuli

Mi adorado monster
Antzoki Zaharra
Ikusi Google Maps-en
Ostirala, 2021(e)ko Azaroak 5 / 16:30 7,50 € Sarreren salmenta

Espainia. Zuzendaritza: Víctor Matellano. Ekoizpena: Enrique López Lavigne, Diego Suárez Chialvo, Pablo Cruz, David Cortázar, Víctor Matellano. Ekoizpen elkartua: Manuel Tallafé, Miguel A. Guerra, Iván Karras, Arturo de Bobadilla. Gidoia: Víctor Matellano, Manuel Tallafé. Argazkia: David Cortázar. Musika: Javier de la Morena. Muntaketa: Iván Karras. Iraupena: 92 min.

HIZKUNTZA: gaztelania

Aktore zerrenda deigarriena duen filma da Astean. Besteak beste, Karras abizena duela dioen batek, Hoyo de Manzanaresko Film Laburren Lehiaketa noblezia handikoaren epaimahaikide izan den norbaitek ekoiztua da. Adi, pantailatik agertuko dira: Javier Botet, Santiago Segura, Álex de la Iglesia, Macarena Gómez, Millán Salcedo, Alaska, Pedro Ruiz, Javivi, Zoe Berriatúa, Ángel Sala. Eta López Lavigne, Lo imposibleren (2012) ekoizlea. Elkarren ondo-ondoan eta nahasian analizatzen dituzte Arturo de Bobadillaren loria, tragedia, eromena eta pasioa, Los resucitadosen (2017) autorearena. Bide batez, fantabeldur hispanoaren izugarrikeria handienetik igaroko gara. Víctor Matellanok zuzentzen du. Zinemako 25 liburu argitaratu ditu, XIII. mendeko Auto de los Reyes Magos bat eraman du antzokietako eszenara eta Geraldine Chaplinekin egin du lan.

Araña Araña